Zer dakit teknologia berriei buruz eta zer espero dut ikasgai honen inguruan?

Kaixo guztioi berriz ere!

Egia esan, txikitatik izan ditut eskura ordengailua bezalako tresna teknologikoak. Ez bakarrik etxean, baizik eta ikastolan ere bai. Izan ere, sarritan eramaten gintuzten informatika gelara ikasgai ezberdinen inguruko ariketa ezberdinak egitera. Guretzat haiekin lan egitea ohikoa zen eta askoz entretenigarria iruditzen zitzaigun modu honetan lan egitea.

Gaur egun ere, ikastoletan eskola 2.0-ko ordenagailuak ikustea normala da LH-ko 5. mailatik aurrera. Hala ikusi ahal izan baitut praktikak egin ditudan ikastoletan. Horretaz gain, arbel digitala ere aipatzekoa da. Izan ere, oso tresna potentea bihurtzen ari da irakaskuntzan, betiko arbela eta baliabide multimedia ezberdinak elkartzen dituelako. Baina hona hemen nik nire esperientzian ikusitako arazoa: Zertarako eduki arbel digitala bezalako baliabideak ez badakizkigu erabiltzen?

Eta galdera honek dakarren arazoa ikasgai honetan ikasitakoarekin konpontzea espero dut. Zehatzago esanda, IKT-ak bezalako baliabide grafikoak eta baliabide multimediak ikasleekin nola erabiltzen ikastea espero dut. Hau da, ikasleekin lan egiteko baliogarriak izango zaizkidan estrategia eta tresna anitz eskuratzea.

Horretarako, teknologia berrien inguruan irakurritako artikulu eta materialez baliatzeaz aparte, praktikan landutako materialez ere baliatuko naiz. Hala nola, blog-a, scratch-a, mindomoa...

Ziur nago, hemen ikasitakoa oso baliogarria izango zaidala etorkizunean.



Beste batera arte!

0 comentarios:

Publicar un comentario