Agurra

Blogari amaiera emateko ordua iritsi denez,nire azken inpresioak islatuko ditut azken sarrera honetan.


Lehenik eta behin esatea, lehenengo sarreran argitaratu nuen bezala, teknologia berriak ez direla arrotzat niretzat betidanik erabili izan ditudalako gailu hauek. Hala ere, irakasgai honekin konturatu naiz, ordenagailua bezalako tresna teknologikoak menperatzen ditudala baina hauek erabiliz sortu daitezkeen aplikazio eta baliabide didaktikoak ez hainbeste.


Horregatik, ikasgai hau oso balioigarria izan zait baina orain nire kabuz aplikazio didaktiko hauek aztertuz eta landuz jarraitu behar dudala uste dut nahiko ondo menperatu arte.


Besterik gabe, kanta honekin uzten zaituztet!



Letra:

My computer is future shockin'
 download this and you'll start talkin'
 upgraded, you're now walkin'
 compatible with all that is rockin'
 comin' on fast, it's getting' digital
 it's so huge, like a spiritual
 rippling out to every individual
 this is life, it is a miracle

Evolution has exponential timing
 it'll be half as long
 till the next breakthrough that blows our mind
 its up to the people to brave on with experimentation
 move forth the species
 by using our imagination

But can we handle it
 could we dismantle it
 or should we fear the void
 and just be para-paranoid?
 if it's understood
 it could be used for good, and would
 if you will believe in
 all we can conceive

On the periodic table they got it all wrong
 let me lay it down for you in this song
 people want PT, they want AU
 but lemme tell you what you really ought to do
 figure out ways to master silicon
 fiber-optic connectors, whatever's beyond
 so many people don't even attempt to understand
 the limitless possibilities of man

Evolution has exponential timing
 it'll be half as long
 till the next breakthrough that blows our mind
 its up to the people to brave on with experimentation
 move forth the species
 by using our imagination

But can we handle it
 could we dismantle it
 or should we fear the void
 and just be para-paranoid?
 if it's understood
 it could be used for good, and would
 if you will believe in
 all we can conceive

I feel trapped, i gotta adapt
 remain calm collecting before I get zapped
 my computer is a rebel, acting all fine and
 just like that payin' me no mind
 what's up, is it's program over come by a glitch
 is it becoming conscious
and if so, ain't that a bitch
 i'll paid too much for this piece
 i'll be damned if it tries any funny business
 it'll be the one that pays the price

Evolution has exponential timing
 it'll be half as long
 till the next breakthrough that blows our mind
 its up to the people to brave on with experimentation
 move forth the species
 by using our imagination

using our imagination

But can we handle it
 could we dismantle it
 or should we fear the void
 and just be para-paranoid?
 if it's understood
 it could be used for good, and would
 if you will believe in
 all we can conceive

Yes we can handle it
 we could dismantle it
 we should not fear the void
 and just be para-paranoid
 if it's understood
 it could be used for good, and would
 if you will believe in
 all we can conceive
 



Nik Maddalen Etxeberriaren blog-a ebaluatu dut, nire txokotxoa izenekoa, ondorengo irizpidei jarraituz:
1. Ikaslearen oharrak: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak…: Puntu hau ezin izan diot ebaluatu Belgikan nagoelako erasmus programaren barruan eta beraz, ez dakidalako zeintzuk diren jaso beharreko oharrak.

2. Analisia eta gogoeta: Datuak azaltzen ditu eta hauek teoriarekin uztartzen ditu. Gainera,  idatzitakoaren analisia eta gogoeta egiteaz gain bere iritzi pertsonala ere ematen du.

3. Sormena eta originaltasuna: Bloga originala da. Bideoak, artikuluak eta irudiak txertatu ditu.
4. Atalen arteko lotura eta koherentzia: Atalak nahiko lotuta eta koherenteak dira.

5. Hizkuntzaren zuzentasuna: Hizkuntza nahiko zaindua da.
Horregatik, nahiko lan ona egin duela uste dut.

Scratch

Kaixo berriz ere!

Gaur Scratch aplikazioari buruz hitz egingo dizuet.  Jon Bustilloren hitzaldian ezin izan nintzenez egon Belgikan nagoelako, interneteko informazioaz baliatu behar zain naiz scratch hau osatzeko.


Egia esan konplikatu samarra iruditu zait, baina behin menperatu orduko ikasleekin klasean erabiltzeko oso tresna erabilgarria dela uste dut.

2. aplikazioa: Google maps

Aukeratu dudan bigarren aplikazioa googlee maps izan da. Ikasleek hiri bateko ibilbieak prestatu ditzazketelako, dauden monumentu eta eraikin garrantzitsuak aipatuz. Nik Gasteiz hiriko ibilbide bat prestatu dut:

Glogster

Aurreko webquest-ean glogster erabilita poster digital bat egitea eskatzen diet ikasleei. Ondorengo link honetan glogsterri buruzko informazioa aurki dezakezue:

Aukeratu dudan lehenengo bitartekoa webquest-a izan da.
Horretarako, http://www.aula21.net/Wqfacil/index.htm web-gunea erabili dut. Hala ere, gordetzerako orduan arazoak izan ditut eta orain ezin dut webquest-a ikusi. Baina hau izan da nik prestatutako lana:

WEBQUEST-A: ANIMALIAK MUNDUAN

SARRERA

Kaixo neska-mutilak!

Gu Lorea eta Mikel esploratzaileak gara. Gaurko honetan animaliei buruzko ikerketa bat egin behar dugu baina horretarako zuen laguntza behar dugu.

Prest zaudete abentura honetan murgiltzeko?
Ba aurrera!


ATAZA




Ikerketa honekin ez ditugu bakarrik animalia motak ezagutuko. Zer iruditzen zaizue bildutako informazioarekin poster digital bat egitea? Baina horretarako animaliei buruz asko jakin behar duzue (sailkapena, animalien bizi funntzioak...).


PROZESUA

- Ezer baino lehen animalien inguruko informazioa bilatuko duzue.
- Ondoren, 4ko taldetan aurkitutako informazioa amankomunean ipiniko duzue.
- Azkenik, glogster aplikazioa erabiliz poster digital bat sortuko duzue eta ondoren gainontzeko ikaskideei aurkeztuko diezue.


BALIABIDEAK

 

Horretarako, ondorengo bilatzaile eta web orrialdeez baliatu zaitezkete:

- www. google.es (bilatzailea)
- http://www.slideshare.net/lur1/animaliak-errepasatzen (Animalien sailkapena eta ezaugarriak)


EBALUAZIOA
Ebaluazio irizpideak ondorengoak izango dira:
1-. Animaliak ezagutzen ditu eta sailkatzen ditu eta badaki zeintzuk diren haien bizi- funtzioak.
2-. Hainbat iturritatik informazioa atera du animaliei buruzko talde lana egiteko.
3-. Teknologia berriak erabili ditu eta animaliei buruzko dokumentua sortu du.
4-. Ahoz eta idatziz azaldu du animaliari buruz bildu duen informazioa.


Ebaluazio tresnak:

- Eguneroko jarrera (%20)
- Poster digitala (%40)
- Aurkezpena (%40)



IRAKASLEAREN GIDA

HELBURU NAGUSIA
Helburu nagusia animalien inguruko ezagutza sakona lortzeaz gain, teknologia berriak erabiltzea da.


ALOR KURRIKULARRAK

Webquest hau Lehen Hezkuntzako 2.zikloko ikasleei zuzenduta dago. Animaliak lantzeaz aparte, informatika ezagutzak izan behar direlako.


DENBORALIZAZIOA ETA ERREKURTSOAK
- Webquest hau ordubeteko 8-9 saiotan egingo da, poster digitala egin baino lehen glogster programa menperatu behar delako. Glogster ingelesez soilik dago, baina oso erabilera intituiboa du, eta ikonoak dituenez, oso erraz ulertzen dira programaren aukerak.

- Errekurtsoak: Ordenagailu bat gutxienez taldeko, internet konexioa, testu liburuak, hiztegi entziklopedikoak...


Hemen uzten dizuet webquest bat nola sortu azaltzen duen aurkezpen bat:

ERREALITATEA OTE?


IKT-AK ESKOLETAN

Kaixo gutioi berriz ere!

Gaurkoan IKT-ek eskoletan jokatzen duten paperaz hitz egitera natorkizue.

IKT-ei buruzko artikuluak irakurri ondoren, horien artean, "El concepto de tecnologías de la información. Benchmarking sobre las definiciones de las TIC en la sociedad del conocimiento" eta         "Cambian las tecnologías, pero se replican los patrones y los errores del pasado" hauen inguruan ikuspuntu anitz daudela konturatu naiz.

 
Cristobal Cobok dioen bezala, argi dago irakaskuntza metodo berriak sartu behar direla baina iraganeko arazoetan erori gabe. Uste da teknologia berri hauekin mirariak lortuko direla baina ez da horrela izango irakaskuntza eredua aldatu ezean. IKT-ak erabiltzen dira baina berrikuntza pedagogikorik gabe. Izan ere, interneten informazioa bilatzeko, on-line ariketak egiteko, testuak idazteko eta arbel digitala azalpenak emateko bakarrik erabiltzen dira orokorrean.

Ni IKT-en inguruan iritzi positiboa daukat, ikasleak motibatuagoak eta XXI.menderako prestatuagoak egoteaz gain, berrikuntza metodologikoak erabiltzera behartzen dituztelako eta gainera, gelaren kudeaketan ez dutelako arazorik sortzen.

Ondorengo link honetan,  irakaslegoak eskola 2.0 eta IKT-en inguruan duten iritzia, inkesta baten emaitzetan islatzen dira.


Bertan ikusi daitekeen moduan, irakasleriaren gehiengoak IKT-en inguruan prestakuntza nahikoa dutela uste dute baina ez dute guztiz menperatzen eta horregatik informazio eta prestakuntza gehiago eskatzen dute batzuk.


Inkesta honetan irakasleek ere azpimarratzen dute testu liburuak ezinbestekoak direla, eta nahiz eta geroz eta teknologia berri gehiago dauden ez direla desagertuko. Ni baieztapen honekin guztiz ados nago uste dudalako testu liburuak beharrezkoak direla eta heziketa positibo bat lortzeko, teknologia berri hauek eta testu liburuak nahastu behar dela.

Laburbilduz, nire ustez garrantzitsua heziketa metodoa aldatzea da, eta teknologia berri hauek eskeintzen dizkigun tresna ezberdinak aprobetxatzea testu liburuak alde batera utzi gabe.

Kaixo guztioi berriz ere!

Egia esan, txikitatik izan ditut eskura ordengailua bezalako tresna teknologikoak. Ez bakarrik etxean, baizik eta ikastolan ere bai. Izan ere, sarritan eramaten gintuzten informatika gelara ikasgai ezberdinen inguruko ariketa ezberdinak egitera. Guretzat haiekin lan egitea ohikoa zen eta askoz entretenigarria iruditzen zitzaigun modu honetan lan egitea.

Gaur egun ere, ikastoletan eskola 2.0-ko ordenagailuak ikustea normala da LH-ko 5. mailatik aurrera. Hala ikusi ahal izan baitut praktikak egin ditudan ikastoletan. Horretaz gain, arbel digitala ere aipatzekoa da. Izan ere, oso tresna potentea bihurtzen ari da irakaskuntzan, betiko arbela eta baliabide multimedia ezberdinak elkartzen dituelako. Baina hona hemen nik nire esperientzian ikusitako arazoa: Zertarako eduki arbel digitala bezalako baliabideak ez badakizkigu erabiltzen?

Eta galdera honek dakarren arazoa ikasgai honetan ikasitakoarekin konpontzea espero dut. Zehatzago esanda, IKT-ak bezalako baliabide grafikoak eta baliabide multimediak ikasleekin nola erabiltzen ikastea espero dut. Hau da, ikasleekin lan egiteko baliogarriak izango zaizkidan estrategia eta tresna anitz eskuratzea.

Horretarako, teknologia berrien inguruan irakurritako artikulu eta materialez baliatzeaz aparte, praktikan landutako materialez ere baliatuko naiz. Hala nola, blog-a, scratch-a, mindomoa...

Ziur nago, hemen ikasitakoa oso baliogarria izango zaidala etorkizunean.



Beste batera arte!

Blog-a aurkezten...

Kaixo blogzale guztioi!



Blogaren izenburuak berak dioen bezala, teknologia berrien inguruan arituko gara blog honetan. Hemen, gai honekin loturiko nire hausnarketak eta iritziak aurkitzeaz gain, hainbat bideo eta lotura interesgarri topatuko dituzue ere bai.



Besterik gabe, gustuko izango duzuelakoan,
agur bero bat!