IKT-AK ESKOLETAN

Kaixo gutioi berriz ere!

Gaurkoan IKT-ek eskoletan jokatzen duten paperaz hitz egitera natorkizue.

IKT-ei buruzko artikuluak irakurri ondoren, horien artean, "El concepto de tecnologías de la información. Benchmarking sobre las definiciones de las TIC en la sociedad del conocimiento" eta         "Cambian las tecnologías, pero se replican los patrones y los errores del pasado" hauen inguruan ikuspuntu anitz daudela konturatu naiz.

 
Cristobal Cobok dioen bezala, argi dago irakaskuntza metodo berriak sartu behar direla baina iraganeko arazoetan erori gabe. Uste da teknologia berri hauekin mirariak lortuko direla baina ez da horrela izango irakaskuntza eredua aldatu ezean. IKT-ak erabiltzen dira baina berrikuntza pedagogikorik gabe. Izan ere, interneten informazioa bilatzeko, on-line ariketak egiteko, testuak idazteko eta arbel digitala azalpenak emateko bakarrik erabiltzen dira orokorrean.

Ni IKT-en inguruan iritzi positiboa daukat, ikasleak motibatuagoak eta XXI.menderako prestatuagoak egoteaz gain, berrikuntza metodologikoak erabiltzera behartzen dituztelako eta gainera, gelaren kudeaketan ez dutelako arazorik sortzen.

Ondorengo link honetan,  irakaslegoak eskola 2.0 eta IKT-en inguruan duten iritzia, inkesta baten emaitzetan islatzen dira.


Bertan ikusi daitekeen moduan, irakasleriaren gehiengoak IKT-en inguruan prestakuntza nahikoa dutela uste dute baina ez dute guztiz menperatzen eta horregatik informazio eta prestakuntza gehiago eskatzen dute batzuk.


Inkesta honetan irakasleek ere azpimarratzen dute testu liburuak ezinbestekoak direla, eta nahiz eta geroz eta teknologia berri gehiago dauden ez direla desagertuko. Ni baieztapen honekin guztiz ados nago uste dudalako testu liburuak beharrezkoak direla eta heziketa positibo bat lortzeko, teknologia berri hauek eta testu liburuak nahastu behar dela.

Laburbilduz, nire ustez garrantzitsua heziketa metodoa aldatzea da, eta teknologia berri hauek eskeintzen dizkigun tresna ezberdinak aprobetxatzea testu liburuak alde batera utzi gabe.

0 comentarios:

Publicar un comentario