Taldekide baten blogaren ebaluazioa

Nik Maddalen Etxeberriaren blog-a ebaluatu dut, nire txokotxoa izenekoa, ondorengo irizpidei jarraituz:
1. Ikaslearen oharrak: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak…: Puntu hau ezin izan diot ebaluatu Belgikan nagoelako erasmus programaren barruan eta beraz, ez dakidalako zeintzuk diren jaso beharreko oharrak.

2. Analisia eta gogoeta: Datuak azaltzen ditu eta hauek teoriarekin uztartzen ditu. Gainera,  idatzitakoaren analisia eta gogoeta egiteaz gain bere iritzi pertsonala ere ematen du.

3. Sormena eta originaltasuna: Bloga originala da. Bideoak, artikuluak eta irudiak txertatu ditu.
4. Atalen arteko lotura eta koherentzia: Atalak nahiko lotuta eta koherenteak dira.

5. Hizkuntzaren zuzentasuna: Hizkuntza nahiko zaindua da.
Horregatik, nahiko lan ona egin duela uste dut.

0 comentarios:

Publicar un comentario